Deskribatzaileen zehaztapena ikasleen komunikazio gaitasuna areagotzeko erabiltzen dut; mailak dituen helburuak garatzen lagungarria egiten zaidalako.
Ikasleek lortu beharreko helburuak modu errazean ikusiko dituztelako itxaropena ere badut; eta, zeregin zehatz eta mugatuen bidez, benetako komunikazio egoerei heltzeko prestakuntza lana, trebatze lana eskaini nahi diet fitxa "erraz" hauen bidez.
Baina lan sinple honek zailtasun jakin bat du: porfolioak B1erako sei deskribatzaile aukeratu ditu Ahozko adierazpen atalean eta zazpi Elkarrizketaren atalean, besterik ez. Eta aukera hori ulergarria da Hizkuntza-biografia, ikaslearen beraren dokumentua den aldetik; ez da ikaslea zoratu behar gaitasun bat hamaika modu desberdinetan adierazteko gauza dela frogatuz.
Baina, ikaslearen ikuspegitik guztiz onuragarri dena, irakasleon ikuspegitik zailtasun bat omen da materialak disenaitzeko orduan. Hamairu "Gai naiz..." horiek trinkoegiak dira batzuetan eta irudimerari eragin behar zaio egoera erakargarriak bezain errealak aurkitu nahian.
Hemen aste honetan erabilitako fitxa, buelta eta aldaketa batzuk eman behar izan dizkiot; baina espero dut goian esandako baldintzak betetzea.