3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?
B1 mailako deskribatzaileak erabiltzeko eta garatxeko asmoz esperientzien kontaketarekin segitu dut hirugaren fitxa honetan; orain iragana erabiliz bakarrizketan jardungo dute. Gaia, topiko bat da: Txikitan nola, noiz jakin zenuen Erregeak gurasoak zirela? Edota noiz jakin zenuen umeak nondik datozen? ...
Horiek bezalako galderen bidez gure ikasleen kontatzeko gaitasuna neurtu eta garatuko dugu; baina, horrez gain, esaldi bakar batean bada ere, nola sentitu ziren ere adierazi beharko dute.
